XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta Eleizaren agerbidea izan bear duna (apaiza) onbide auetan ondo xamar egotea, bearrezkoa izango da.

Bestela nola agertuko du ba Eleiza?.

Au dala-ta, apaiza Eleizaren agerbide izate ori, orixe izan da apaizei kualidade batzuk eskatzeko bidea.

Onengatik eskatu zaizkio ezkongabetasuneko karisma ta beste doaiak.

Ontara eldu ezkero, bi bide dauzkagu zeintzuk eta zer kualidadetako kristauak apaiztu bear diran jakiteko.

Bat da, pentsatzen yardun, teoriz teori ibillita, apaizgintzaren aunditasuna ikusirik, azkenean olako ta olako doaiak dauzkaten kristauak bakar bakarrik apaiztu bear dirala erabaki.

Bestea da komunidade bat artu ta ayek apaiz bat bear dutela ikusita, dagon gaietik, pixkaren bat obea edo txarragoa, baña dagonetik, al dan egokiena, ayetako bat apaizetarako bereizi.

Lenengo bidea goitik behera ibiltzen da; bigarrena, behetik gora.

Bata, teoriz teori lurreraño jetxi; bestea, realidadetik asten da.

Paulo Doneak bigarren bide au artu zula ematen du.

Erri batera joan, iru edo lau bat urtean kristau azia zabaltzen yardun eta, komunidade bat osatzeko aiña kristau bildu diranean, ayetako bat edo beste apaiztu ta berak alde egiten zun.

Urrengo errian ere beste ainbeste egingo zun.

Zer bide artu?.

Bear ba`da, bietatik artu bearko zerbait.

Baña batez ere, nere ustez, bigarrenean tinkatu bear, lenengoan baño askoz geiago.

Asiburua bigarrenetik artu bear.

Teoriz teori ibilli ezkero, apaiztutzeko olako ta alako doaiak bear dirala-ta, gaurko apaizak doai oyen jabe ez diran ezkero, aguro erabakiko genuke 10`etatik 9 ez dirala irixten (...).